Skate ikastaroa egin dute hasteko, eta txapelketa ere bazuten arratsaldean. Tartean, parrillada, eta festa amaitzeko, kontzertuak.
Udal Gobernuko bozeramaile Nagore Iñurrategi pozik mintzo zen egindako lanek izandako emaitzarekin: "Gura genuen moduan, herritarrekin, erabili behar dutenekin eta honetaz dakitenekin egin da azpiegitura. Oso pozik geratu gara emaitzarekin".
Gurpildun Oholak elkarteko Joxe Mari Larrañagak, berriz, zera zioen: "Gustura gaude emaitzarekin. Udala hasieratik jarri zen kontaktuan gurekin; jarri genituen harremanetan patinatzen duen arkitekto batekin, eta hark egin zuen proiektua: gure beharrak zeintzuk ziren galdetu zigun, herriaren beharrak ikusi, eta emaitza hau lortu dugu, eta pozik gaude".