Aurtengo Bergara KEko udako campusean gaztetxoek denetariko ekintzak egingo dituzte: "Mendira eta hondartzara joango gara, eta lehenengo mailako futbol zelai batera bisita ere egingo dugu, jokalari profesional baten bisita ere izango dugu... Kirola, balioak eta euskara oinarri izango dituen aisialdi ekintza izango da", adierazi dute klubetik. Hala, bereziki kirola egin nahi duten neskei egin diete deialdia. Izena emateko agiria albiste honetan atxikita duzue, eta kanpusbke@gmail. com-era bidali behar da, transferentzia-agiriarekin batera.
Campuseko lehenengo zatian izena ematen duenak 90 euro ordaindu beharko ditu, eta campus osoa egiten duenak 220 euro –elastikoak eta irteeren prezioak barne egongo dira–. Saioak 09:00etan hasiko dituzte, Ipintzan, eta 13:00etan amaitu.