Urtero moduan, aurten ere hainbat modalitate egongo dira, 11ko futbolean –kategoria mistoa– gazteenek 2005ean jaiotakoak izan beharko dute eta talde bakoitzean gehienez federatutako sei jokalarik eman dezakete izena –gehienez lau egon ahal izango dira berdegunean–. Emakumezkoen eta beteranoen kategorietan, 8ko futbolean jokatuko dute. Txapelketa ekainean hasiko dute, eta uztailean amaitu. Izena eman daiteke Instagramen, @udakotxapelketa kontuan, edo udakotxapelketa@gmail-era idatzita.