"Hitzen ahairea", euskal kantagintza ardatz duen ikastaroa antolatu dute Jardun Euskara Elkarteak eta Bergarako Udalak herriko musika eskolak lagunduta. Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak zuzenduko dute jardunaldia, eta hainbat galderei erantzuna ematen saiatuko dira. Horretarako, zenbait kantari eta musika talderen testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dituzte. Horrez gain, zuzenean abestuko dute.
Ikastaroa maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:00tik 21:00era izango da musika eskolan. Doakoa izan arren, aurrez izena eman beharko da Jardun Euskara Elkartean, 943763661/605712569 telefonora deituta edo jardunkultura@topagunea.eus helbide elektronikora idatzita.