Burdinola Espainiako gazte txapelketan lehiatuko da, ekainean

Jone Olabarria 2022ko apirilaren 27a

Burdinolak Espainiako gazte kategoriako txapelketa jokatzeko txartela lortu du Lugon, hiru partidu jokatu ondoren. Ekainaren 17an, 18an eta 19an izango da txapelketa Tres Cantosen, Madrilen.

Lehen partidua Lostregos Lukus taldearen kontra jokatu zuten Burdinolaren garaipenarekin, bigarren partiduan berdinketa lortu zuten CPL Valladoliden  kontra eta  luzapenean garaipena  lortu zuen Burdinolak, hirugarren partidua Tucasen kontra irabazi zuten (3-2). Hiru garaipenekin Burdinola lehena izan zen bere taldean, txapelketa jokatzeko sailkatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak