2021eko aurrekontuan adostu zuten EH Bilduk eta PSE-EEk 10.000 euroko partida ekonomikoa da, udaleko teknikariak amiantoa tratatzeko prestakuntza jasotzeko, nahiz azpiegitura eta eraikin publikoetatik amiantoa kentzeko plangintza egiteko ere.
Pasaden asteleheneko bilkuran gai horren inguruan galdetu zion Alberto Alonso PSE-EEko bozeramaileak Gorka Artola alkateari, eta honek "aurrera eramateko borondateak hor jarraitzen duela" erantzun zion. Horren aurrean, sozialistak, prentsa-ohar bidez adierazi du, argi daukala Bergarako EH Bilduk ez daukala "konpromisoa betetzeko benetako borondaterik. Zerbait egiteko ahalegina dagoenean, egin daiteke, eta gainerakoa aitzakiak dira”. Horregatik, oposiziotik ekimenak bultzatuko dituela iragarri du, udalak gaia behar duen garrantziarekin sustatu dezan.
Era berean, nabarmendu du erakundeak bultzatzen ari direla etxebizitza-parkea eraberritzeko, eta, horregatik, oso garrantzitsua dela udalak Bergarako eraikinetan amiantoaren presentziari buruzko plan eta mapa bat diseinatuta izatea, herriko eraikinak birgaitzeko obretan ezustekorik gerta ez dadin.