Gaineratu dutenez, gaur gaurkoz soilik une horretan egingo den ekitaldirako erosi ahalko dira sarrerak txarteldegian bertan, eskuz egin behar baita banaketa eta saldutako sarreren jarraipena.
Arazo teknikoek eraginda, www.seminarixoa.eus webgunea ez dago erabilgarri, eta bertan egingo diren ekitaldietarako sarrerak txarteldegian baino ezin dira eskuratu une honetan. "Ezin da une honetan beste egun baterako erreserbarik egin. Arazoa konpontzeko lanean ari gara zerbitzua ahalik eta lasterren erabilgarri egon dadin. Barkatu eragozpenak", adierazi dute Udaletik, ohar bidez.
Gaineratu dutenez, gaur gaurkoz soilik une horretan egingo den ekitaldirako erosi ahalko dira sarrerak txarteldegian bertan, eskuz egin behar baita banaketa eta saldutako sarreren jarraipena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.