Defentsak 1999an egin zuen debuta Lehen Mailan Levante taldearen eskutik. Granadan jokatu ondoren, CFF Estudiantes de Huelvara joan zen (2003-2004) eta ondoren Sevilla taldera (2004-2007). 2007tik 2010era Rayo Vallecano defendatu zuen, eta Madrilgo hiriburutik Bartzelonara egin zuen jauzi. Gimbertek hiru denboraldi egin zituen RCD Espanyolen (2010-2013).
2013an egin zuen debuta Athleticen Juan Luis Fuentesen eskutik, eta 33 urterekin, zuri-gorri gisa estreinatu zen, bere historian debuta egindako jokalari zaharrena bihurtuz. Egun, Primera Iberdrola ligako jokalari beteranoena da bergararra.
86 neurketa jarraian
Gimbertek bere kirol-lorpenen zerrendara gehitu zuen, 2015-2016 denboraldian, Athleticekin lortutako liga txapelketa. Bergarako jokalariak dituen ezaugarrien artean, nabarmenetako bat da, urte hauetan guztietan izan duen erregulartasuna: jarraian jokatutako partiduen errekorra dauka, 86 neurketekin, minutu guztiak jokatuz. "Lezamako bederatzi denboraldietan profesionaltasunaren, diziplinaren eta iraunkortasunaren adibide izan da", irakur daiteke Athleticen webgunean.
Zaleen aurrean agurtzeko aukera
Maiatzaren 15ean bukatuko da Primera Iberdrola txapelketa, eta bergararrak aukera izango du zaleen aurrean agurtzeko. "Azken minutuez gozatzeko aukera izango du zelaian, eta zaleen eta emakumezkoen futbolaren errekonozimendua sentitzeko aukera izango du", dio klub zuri-gorriak.