Hitzaldi eta proiekzioak Pol-Pol elkartearen San Pedro kaleko lokalean egingo dituzte, 19:00etan. Astelehenean Arrastoan dokumentala izango da ikusgai; martitzenean Jokin Lizeaga mendi korrikalariak eskainiko du hitzaldia eta eguaztenean Donnay anai eskalatzaileak izango dira. Zapatuan, maiatzak 7, Boulder txapelketa antolatu dute Labegaraietan, 10:00etan.
