Aberri Eguneko ekitaldia Bergaran egin du Deba bailarako Kontseilu Sozialistak

Uxue Igarza Loiola 2022ko api. 18a, 08:34

Deba bailarako sozialistek Bergaran egin zuten atzo Aberri Eguneko ekitaldia. Kontseiluaren irakurketan adierazi zutenez, "sozialismoaren eraikuntza ekonomikoari lotuta" ulertzen dute Euskal Herriaren askatasuna.

Debagoiena eta Debabarrenako sozialistek Bergara aukeratu zuten atzo, Aberri Eguna eta Preso Politikoen Nazioarteko eguna, ekitaldia egiteko.

"Euskal Herriaren askatasunaz hitz egiteak nahitaez dinamika kapitalistatik askatzea esan nahi du, bai eta horri lotutako botere eredu klasistetatik askatzea ere: Frantziako eta Espainiako estatu burgesetatik (...) Eta, noski, proiektu horrek ez dauka bideragarritasunik ez bada estrategia internazional batekin batera garatzen", azaldu zuen Kontseilu Sozialistak bere irakurketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak