Gaurko egunez, 1931ko apirilaren 15ean, Espainiako errepublika ezarri osteko egunean, Bergarako Udalak aho batez onartu zuen Euskal Errepublika aldarrikatzeko mozioa; zinegotzi guztien adostasuna izan zuen.
Aurreratu bezala, Bergararena ez zen kasu isolatua izan; beste hainbat udalerritan ere Euskal Errepublikaren aldeko aldarria egin zuten. Hori gogora ekartzeko, maiatzaren 7an ekitaldia egingo da Azpeitian. Naziogintza Taldeak deitu du ekimena: "Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatuta daude gure historia hurbileko pasarte ezezagun hori gogoratzera eta Euskal Errepublikaren beharra aldarrikatzera". 12:00etan izango da, herriko plazan.