Bueltan da Erramu Zapatuko feria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko api. 9a, 15:20

Pandemiak azken bi urteetako ospakizunak erabat baldintzatu ostean, indartsu itzuli da Bergarako Erramu zapatuko feria. Jendetza elkartu da azokaren gune esanguratsuenak izan diren seminarioko patioan, Oxirondon eta San Martin plazan. Tarteka euria egin badu ere, eguraldiak ez du bergararrek duten festarako gogoan eragin. Luze joko du egunak gaur Bergaran...

Askotariko abelburuak ikusteko aukera izan da seminarioko patioan eta Ibargarain; denetariko elikagaiak erosi eta dastatu ahal izan dira Oxirondon –eta ondoko talo postuan sekulako ilarak izan dira ia goiz osoan zehar–; artisautza-postu ikusgarriez gozatu ahal izan da San Martin plazan... Hanka sartzeko arriskurik gabe esan daiteke pandemia aurreko feria itzuli dela. Hori bai, badira bi ekitaldi esanguratsu ez direnak egingo: Jardunek antolatu ohi zuen txorimalo lehiaketa eta Txapa irratiaren ardura izan ohi zen herri bazkaria; bi ekimenak 2023an bueltatuko diren esperantzaz daude antolatzaileak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak