Erramu Zapatua dela eta, aldaketak trafikoan asteburuan

Jone Olabarria 2022ko api. 7a, 13:06

Ibargarai 4 eta 14 zenbakien artean trafikoa moztuta egongo da zapatu goizean.

Ibargarai 4 eta 14 bitartean trafikoa moztuta egongo da zapatu goizean, eta era berean aparkalekuak libre egon beharko dira egubakoitz gauerako. Oxirondoko aparkalekua libre egon beharko da bihar goizerako. Itzulia ere igaroko da Bergaratik zapatuan, 16:00ak aldera, eta trafikoan eragina izango du.

Autoak lagatzeko bi aparkaleku zabalduko dituzte zapatuan: San Martin ikastetxeko patioa eta Ipintza institutuko patioa. Hortaz gain, zapatuan zehar ez da egongo TAO zerbitzurik herriko gainerako guneetan.

Bolura joan-etorriak egiteko, Artekale eta Arruriaga kaleak zabalik egongo dira, eta beste norabidean Fraiskozuri, Zurradero eta  Ibargarai kaleak erabili beharko dira. Fraiskozuri kalea zabalik mantenduko da.

Itzulia ere, zapatuan Bergaratik

Gogoratu 16:00ak inguruan igaroko dela Itzulia zapatuan Bergaratik, eta pasa bitartean trafikoa itxita egongo dela jakinarazi dute Udaletik. Itzuliaren ibilbidea: Gorlatik jaitsita, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Matxiategi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak