Gertu dute Bergaran udaberriko oporraldirako eskaintza

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko api. 5a, 18:37

Turista bat Laboratoriumen, iazko Aste Santuan.

Azken urteetan pandemiak eskaintza dezente baldintzatu ostean, badator ohiko eskaintza Aste Santuaren bueltako oporraldira begira: Bergara monumentala, laborategi historikoak, Laboratorium museoa edota Dolmenen ibilbidea; horiek dira udaberriko oporraldian Bergarak eskainiko dituen aukeretako batzuk.

Apirilaren 14tik 24ra, Aste Santuan eta Pazko astean, Laboratorium museora joateko eta bisita gidatuak egiteko aukera zabala izango da. 

Laboratorium Museoaren ordutegia Aste Santuan:

  • Apirilak 11, 12 eta 13 (astelehenetik eguaztenera): 10:00-14:00.
  • Apirilak 14 eta 15 (eguna eta egubakoitza, jai egunak):10:00-13:00.
  • Apirilak 16 (zapatua): 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
  • Apirilak 17 (domeka): 10:00-13:00.
  • Apirilak 18 (astelehena, jai eguna):10:00-13:00.
  • Apirilak 19, 20 eta 21 (martitzenetik eguenera): 10:00-14:00.
  • Apirilak 22 eta 23 (egubakoitza eta zapatua): 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
  • Apirilak 24 (domeka): 10:00-13:00.

Bertatik eskaintzen diren bisita gidatuak (Dolmenen ibilbidea izan ezin), aipatutako epean, egunero, 11:00etan eta 12:30ean egingo dira.

Informazio gehiago https://www.bergaraturismo.eus/ webgunean.

Dolmenen Ibilbidera bisita gidatuak apirilaren 9tik aurrera

Dolmenen Ibilbidera bisita gidatuak datorren apirilaren 9an hasiko dira, gaztelerazko bisita batekin. Hurrengo datak apirilaren 18a (euskaraz), maiatzaren 1a (gaztelaniaz), maiatzaren 29a (euskaraz), ekainaren 12a (gaztelaniaz), uztailaren 12a (gaztelaniaz) abuztuaren 15a (gaztelaniaz), irailaren 25a (euskaraz), urriaren 2a (gaztelaniaz) eta urriaren 9a (euskaraz) izango dira. Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan, eta lau ordu inguruko iraupena izango dute. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Zazpigarren edizio honetan iazko bisiten prezioak mantenduko dira. Helduentzat 5€ko kostua izango du, eta 12 urtetik beherako haurrentzat 3€. Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako. Izena emateko, 657 794 677 telefonora deituz, dota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete. Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira irteera egiteko.

Aurten aurreikusitako lanak

Bisita gidatuez gain, indusketak egiten ere jarraituko da. Aurten Maurketa eta Kurutzebakarreko dolmenak indusiko dira. Bestalde, ibilbidea hobetzeko lanei dagokienez, itxitura eta interpretazio lanak egingo dira Frantsesbasoa eta Aizpuruko Zabalako dolmenetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak