Manu Muniategiandikoetxearen bilduma Donostian ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko apirilaren 1a

Duda da dudana-Conflictos paralelos margolanen erakusketa zabalduko du gaur, egubakoitza, Altxerri galerian.

Ibilbide luzeko margolaria da Manu Muniategiandikoetxea bergararra. 1995ean egin zuen bakarkako lehen erakusketa, eta, harrezkero, Euskal Herrian ez ezik, Espainiako eta atzerriko arte galeria eta arte azoka esanguratsu askotan erakutsi ditu askotariko lanen bildumak, bakarka eta taldekako erakusketetan. Asko dira, era berean, jaso izan dituen sariak ere; horien artean, 2000. urtean Eusko Jaurlaritzaren eskutik Palés izeneko lanarekin jaso zuen Gure Artean izenekoa.

Maiatzaren 14ra bitartean

Gaur, egubakoitza, zabalduko du Donostiako Reina Regente kalean dagoen Altxerri arte galeria ezagunean Duda da dudana-Conflictos paralelos izena duen bakarkako erakusketa berria, eta maiatzaren 14ra bitartean izango dira Bergarakoaren artelanak Donostian ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak