Lurzoruaren okupazio publikoaren ordenantza berritzen ari da Bergarako Udala. Udalak egindako proposamena osatzeko prozesuan merkataritzako eta ostalaritzako profesionalekin zein herritarrekin hainbat bilera egin dituztela jakinarazi dute Udaletik. Jasotako ekarpenekin ordenantza zirriborroa prestatu da, eta datozen egunotan landuko du udalbatzak.
Hiru gunetan sailkatuta
Indarrean dagoen ordenantzarekiko hainbat aldaketa proposatzen ditu berriak, esaterako, orain artekoak ostalaritzaren okupazioa arautzen zuen, berriak, berriz, merkataritza establezimenduen okupazioa ere arautuko du: Establezimendu bakoitzak hartzen duen lurzoru publikoaren espazioa mugatua egongo da, metrotan, eta markatuta.
Espazioaren okupazioa zonaka sailkatu da hiru gunetan: erdigunea, ingurua eta auzoak. Tasa ere zonaka ezarriko da.