Ekintzailetza kooperatiboa, ekonomia soziala eta tokiko garapena bultzatzeko formazioak, Ehunduren eskutik

Jone Olabarria 2022ko mar. 29a, 17:59

Herriko eragile eta norbanako interesatuei zuzendua dago eta "ekonomia sozial eraldatzailea mahai gainean jarri" eta "gaian sakontzea" dute helburu formazio saioek. UNEDen eskainiko dituzte formazioak eta herritar guztiak parte-hartzera gonbidatu nahi izan dituzte.

Bergarako Udalaren, herri ekimenaren eta Ehunduren arteko lankidetzaren "beste urrats bat" izango diren formazio saioek herritarrei "proiektu propioak eraikitzeko lanabesak" eman nahi dizkiete, komunitatearen ahalduntze prozesuan aurrera egiteko asmoz: "Ekonomia sozialean interesa duten herritar eta eragile guztiei zuzendutako saioak izango dira, eta gonbidapen berezia egiten dugu proiektu profesional bat edo ekimen sozioekonomiko eraldatzaile bat martxan jarri nahi dutenenei".

Herritarren inplikazioarekin

Hala, herritar guztiei zabaldu diete deialdia eta herriko eragile, elkarte, norbanako, zinegotzi, kooperatiba eta Ehunduko lan-lerroetako jendea gerturatzea espero dutela aitortu dute. Azken hilabeteetan herritarrekin lanean ibili direla azaldu dute, "egunerokotasuneko problematikei aurre egiteko lanabesak hautemateko asmoz": "Saio hauetan proiektu bat sortzeko, edo jada martxan daudenekin beharrezko kontzeptuak jorratuko ditugu. Hala nola, ekonomia feminista eta zaintza, talde kudeaketa, komunikazioa eta marketina, bizigarritasuna eta bideragarritasuna.... "

Formazio saioen egutegia

Formazioak bi faseetan emango dira, lehena apirila-ekaina artean eta uda ostean bigarren zatia, eta guztira bost izango dira. Saio hauetarako izena eman beharko da ehundu@ehundu.eus helbidean.

  • Ekonomia sozial eraldatzailea. Nondik eta nola eraiki gure proiektuak?Beñat Irasuegi (Talaios). Apirilak 12, 17:00ean.
  • Ekonomia Feminista eta zaintza. Miren Aranguren (Emagin). Maiatzak 17, 17:00ean.
  • Talde kudeaketa, antolaketa eta parte hartze inklusiborako tresnak.Nerea Elias (Farapi). Ekainak 14, 17:00ean.
  • Komunikazioa eta Marketin komunitarioa. Mikel Olaiz (TaPuntu). Irailak 27, 17:00ean.
  • Bizigarritasuna eta bideragarritasuna ekimen kooperatibo eta komunitarioetan. Leire Udabe (Lakari). Urriak 18, 17:00ean.
  • Itxiera saioa. Azaroak 22, 17:00ean.

Ehuntze prozesua

Bestalde, Ehuntze prozesua martxan jarriko dute, "hari ezberdinen arteko loturak bilatu eta egitasmoaren oinarriak sendotzeko": "Honen bidez lurraldeko eragile kooperatibo, komunitario eta publikoen artean osaturiko ekosistema eraldatzailea artikulatzea helburu izango dugu".

Udazkenean Herri Eguna antolatuko dutela ere adierazi dute,  eta bide horretan formazio gehigarri batzuk landuko dituzte. Udara bitartean honako bide orria jorratuko dute:

Apirilak 6:

  • Lurraldeak eta komunitateak: testuinguratzea.
  • Herri egunaren planifikazioa eta parte- hartzaileak.

Maiatzak 4:

  • Biziola, Goierri eskualdean eraldaketa soziala bultzatzeko ekimena.
  • Eragileen arteko saretzea eta proiektu berrien lanketa kolektiboa.

Ekainak 15:

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoria.
  • Herri egunaren programazio xehetua.

Uztailak 5:

  • Herri eguna antolatzea.
  • 2023 urterako plangintza, asmo eta beharren identifikazioa.

Saio guztiak 18.30ean izango dira, UNEDen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak