Musikarekin lotutako bost proposamen Apirilean Musika egitarauaren barruan, aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mar. 29a, 18:08

Bergarako musika eskolako suzuki metodoko biolin ikasleak.

Egubakoitzetik domekara bitartean emanaldiak egingo dituzte Seminarixoan Bergarako musika eskolako orkestra sinfonikoak, Cello Ensemble taldeak, Suzuki metodoko ikasleak zein hasiberrien eta haurren abesbatzek.

Bergarako musika eskolak domekan eman zion hasiera 18. Apirilean Musika egitarauari. Aste bukaera honetarako bost proposamen dituzte programatuta. Guztiak izango dira Seminarixuan.

Apirilak 1, barikua

  • 18:30ean, Bergarako musika eskolako orkestra sinfonikoa eta Cello Ensemble taldea.

Apirilak 2, zapatua

  • 11:30ean, Arrasate Musikaleko eta Bergarako musika eskolako suzuki metodoko biolin ikasleak + Sorkuntza laukotea.
  • 17:30ean, Pucciniren Madame Butterfly operaren aurkezpena eta proiekzioa. Gonbidapenak eskuragarri daude musika eskolako idazkaritzan apirilaren 1era bitartean.

Apirilak 3, domeka

  • 17:30ean, Bergarako musika eskolako hasiberrien abesbatzaren emanaldia pianoarekin eta perkusioarekin.
  • 18:30ean, Bergarako musika eskolako haurren abesbatzaren emanaldia pianoarekin eta perkusioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak