Aste santuan Zugarramurditik Elizondora, apirilaren 14tik 17ra ospatuko duten 500 urte eta Zutik! gazte martxa aurkeztu zuten. Mendi martxa, hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak eta kontzertuak egongo dira, tartean Kaleko Urdangak Bergarako taldea ere. Jakinarazi dute Bergaratik joateko autobusa ere antolatu dutela.

Bertso saio "beroa"
Bertaratu zirenek azaldu dutenez, bertso saioa "bero" joan zen: "Txalo pila bat izan ziren eta jendea oso gustura geratu zen. Ez zuten saioa bukatzeko gogorik. Pare bat gai serio landu ziren, gazte martxa ere izan zuten landutako gaien artean eta umore ukituak izan zituen".