Jaitsiera multzoan geratu da Burdinolako senior taldea

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 28a, 10:59

Burdinolako senior taldea. (Argazkia: Burdinola)

Espainiako ligan jardun duen taldeak denboraldia bukatu du eta jaitsiera multzoan geratu da. Liga horretan lekua berreskuratzeko atariko fasea jokatu beharko du orain.

Galizia aldean izan da aste bukaeran Burdinolako senior taldea, eta hiru partidu jokatu zituen Lugon. Lostregos izan zuen aurkari lehen partiduan eta 4 eta 1 irabazi zion "partidu ona" jokatuta.

Bigarrenean, CPL Madrid taldearen aurka jardun zuen. Partidu parekatua izan zen taldekideen esanetan, eta azken txanpan sartutako gol bati esker irabaztea lortu zuen Burdinolak.

Emaitza horiekin nahikoa zuen berdinketa hirugarren partiduan mailari eutsi ahal izateko, baina ez zen posible izan. "Partidu ona" jokatu arren 2 eta 0 galdu zuten bergararrek Lobas Granja Pinilla taldearen aurka.

Hori horrela, jaitsierako multzoko hirugarren postuan geratu da, eta datorren urtean Espainiako ligan jokatzeko lekua galdu du. Orain, plaza berriro eskuratzeko, atariko fasea jokatu beharko du.

Burdinolako jokalariak beste hainbat taldetako kideekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak