Pol-polek, Lokatzak eta Udalak elkarlanean antolatutako azokara kirolzale ugari batu dira gaur goizean. Bergararrek mendiko eta txirrindularitzako arropak, tresnak eta bizikletak atera dituzte armairutik kalera, interesa duen orok bigarren erabilera bat emateko kirol-materialari. Lehen aldiz egin dute ekitaldi hau, 09:30etik 14:00etara bitartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.