Askotariko musika estiloak batuko dituen kontzertua izango da. Post-punk doinuak egiten dituen Bilboko Vulk taldeak zabalduko du egitaraua eta eskarmentu handia duten musikariak batzen dituen Andoingo Inoren Ero Ni taldeak hartuko du gero agertokian lekukoa.
Musika elektronikoa ondoren
Kartzela zaharrean rock doinuak entzutea ohikoa den arren, musika elektronikoaren bueltan ere zale asko batzen dituzte; bihar ere hala izango da, DJ Judyk eta Bergarako DJ Balzak egingo dituzten saioetan. Sarrerak zortzi eurotan izango dira eskuragarri.