Bandaren kontzertu didaktiko eta pedagogikoa, domekan frontoian

Jone Olabarria 2022ko martxoaren 24a

Musika Eskolak urtero antolatzen duen Apirilean Musika zikloaren baitan, kontzertu didaktiko eta pedagogikoa eskainiko du Musika Bandak domekan, 12:30ean Frontoian. "Bereziki" gazteenei zuzendua, musika instrumentuak gertutik ezagutu eta "sorpresa ugari" egongo direla azaldu dute.

Betiko moduan, denendako aukerak egongo direla azaldu du Enrike Txurrukak; klasikoa, modernoa, filmetako musika, euskal musika... "gustu guztientzat egokia". Igor Larrañaga bandako zuzendari ordeak aurkeztuko ditu obrei eta instrumentuei buruzko azalpenak eta gazteenek banda barrutik ezagutzeko aukera ere izango dute, musikarien artean eserita. Sorpresaren bat edo beste ere egongo dela azaldu dute.

  • TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON (2021) ……… Jose Ignazio Ansorena. Mold: Joxemari Oiartzabal
  • IL BARBIERE DI SIVIGLIA (1816) ………. Gioachino Rossini
  • GULLIVER’S TRAVELS (2000) ….… Bert Appermont
  • HOW TO TRAIN YOUR DRAGON (2010) ………. John Powell. Mold: Sean O’Loughlin
  • MOANA (2016) ….… Lin-Manuel Miranda. Mold: Matt Conaway
  • ERRE ZENITUZTEN (2016) ……… Xabi Solano. Mold: E. Txurruka

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak