Ikasle Abertzaleak antolakundeak deitutako greba egunak eragina izan du eskualdean ere

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 24a, 14:50

Gasteizko manifestazioa. (Argazkia: Gedar.eus)

Ikasle Abertzaleek martxoaren 24rako deitutako greba egunarekin bailarako ikasle batzuek ere egin dute bat. Antolakundeak emandako datuen arabera, Debagoieneko sei ikastetxetan egin dute greba eta "150 lagunetik gora mobilizatu dira eskualdetik hiriburuetara".

Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon egin dituzte manifestazioak, Hezkuntza erreformak gelditu lelopean. Gasteizen 34 ikasle atxilotu ditu Ertzaintzak, fakultateetan piketeak eta hainbat kalte material egitea egotzita. Istiluak 09:30ak aldera hasi direla adierazi dute Segurtasun Sailetik, eta orduan, zazpi gazte atxilotu dituzte desordena publikoen delitua leporatuta. Ondoren, beste hainbat pertsona identifikatu dituzte, baita atxilotu ere. Manifestazioa, 12:00ak bueltan abiatu da Andre Maria Zuriaren plazatik, eta ikasle askok egin du bat harekin.

Atxilotuetako bat Bergarakoa

Ikasle antolakundeak adierazitakoaren arabera, atxilotuetako bat bergararra da. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute Bergaran gaur, 19:00etan, San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak