Unai Alberdi: "Lehiatzeak asko esan nahi du niretzat"

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 22a, 11:44

25 urteko bergararrak Antxintxika Triatloi Taldea ezaguna zuen aspalditik, baina kirol egokituaren proiektuaren berri iaz izan zuen. Dagoeneko parte hartu du Sopelako duatloian.

Zortea daukazula diozu, oinez zeure kabuz ibili zaitezkeelako.

Duela 7 urte lesionatu nintzenean, bizkarrezurra partzialki apurtu nuen. Hasieran, ezin nuen kirol askorik egin; igerilekura eta gimnasiora joaten nintzen, halere. Orain, makulu barik ibili naiteke, pixka bat errenka. Egia esan, taldeko beste edozeinekin alderatuta, autonomia eta erraztasun gehiago dauzkat.

Nolako bilakaera izan duzu?

Hasieran, gogorra izan zen onartzea gauza batzuk ezingo nituela berriro egin, eta betirako arrastoak izango nituela. Aulki gurpildunean nenbilela begiratzen zidatenean, edota gauza batzuk egitea kostatzea, gogorra egiten zitzaidan, baina orain, ez hainbeste. Nahiko egonkortuta nago mentalki, eta fisikoki gero eta hobeto. Pozik nagoela esan dezaket.

Burugogorra ere bazara...

Hala beharko, borrokatzeko, ez konformatzeko eta hobetzen saiatzeko.

Ze erronka dituzu epe motzera begira?

Apirilean Azkoitiko duatloian egongo gara. Igeriketan gero eta hobeto moldatzen naizenez, triatloietan ere parte hartu nahi dut aurten; Donostiakoan eta Zumaiakoan, ahal bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak