Eguenean amaituko da nagusiei zuzendutako osasunari buruzko tailerretan izena emateko epea

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 21a, 19:17

Bergarako Boni Laskuraingo jubilatuen etxea, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Goiena)

La Caixaren Gizarte Ekintzak, San Joxepe Elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean, pertsona nagusiei zuzendutako osasunari buruzko bi tailer antolatu dituzte udaberrirako; atseden onerako ohiturak izango dituzte hizpide lehenean, mina eta adinaren inguruko sinesmenak, aldiz, bigarrenean. Eguenera arte dago izena emateko aukera.

Irribarrearekin esnatu eta Min gutxiago, bizitza oparoagoa tailerrak antolatu dituzte La Caixaren Gizarte Ekintzak, San Joxepe Elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean. Osasuna hizpide hartuta, Bergarako pertsona nagusien ohiturak eta sinesmenak lantzea dute helburu.

Martxoaren 28an eta apirilaren 4an eta 25ean egingo dira lehen gaiari dagozkion saioak; atseden onerako ohitura onak ikastea helburu duten tailerrak, hain zuzen. Mina eta adina lotuta dauden sinesmenari aurre egiteko baliagarriak izango diren saioak, aldiz, maiatzaren 2an, 9an, 16an, 23an, 30ean eta ekainaren 13an egingo dira. Bederatzi formakuntzak Boni Laskuraingo jubilatuen etxean egingo dira, 10:00etatik 12:00etara.

Eguenera arte

Martxoaren 10etik dago irekita izen-ematea, eta martxoaren 24an, eguenean, itxiko da. Hala nahi duenak bost aukera ditu horretarako: udaletxeko BAZ zerbitzuan (08:00-15:00) edo jubilatuen etxean (11:00-12:00) jakinaraztea, baz@bergara.eus helbidera idaztea edota 943 77 91 00 zein 943 76 21 40 telefonora deitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak