'Introduction' pelikula: Itxi gabeko filma

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko mar. 18a, 13:06

Introduction-en, pertsonaia batzuk beste batzuengana hurbiltzen dira horiekin elkarrizketa bat izateko. Horien arteko elkarrizketa garrantzitsua izan daitekeela ematen badu ere, esanguratsuena antolatu gabeko topaketa bat izango da.

Filma hiru ataletan banatzen da: lehenengoan, gazte bat medikua den aitarengana gerturatzen da, baina guk ikusten duguna da mutikoaren eta mediku-laguntzailearen arteko elkarrizketa eta besarkada. Bigarren zatian, neska bat bere amarekin Berlinera doa amaren lagun batengana, alabak ikasten duen bitartean honekin bizi dadin. Ezustean, neskaren senargaia agertzen da berarekin berba egiteko.

Senargaia lehenengo istorioaren mutil gaztea da. Bikoteak izango duen elkarrizketa eta besarkada izango da zati honen erdigune. Eta hirugarren istorioan, mutil gazteak aktore izateari utzi nahi dio, eta bere amak, aholku bila, aktore famatu batengana eramango du. Mutilarekin bere lagun bat joango da.

Pertsonaien arteko aurkezpenaz gain, Introduction izenburuak esan nahi du zuzendariak istorioei buruzko sarrera bat baino ez digula egiten. Elipsiak erabiltzen ditu, ez ditu istorioak guztiz garatzen, ez dakigu, zehatz-mehatz, istorioen ordena kronologikoa. Hon Sangsook ez ditu istorioak ixten, ikusleak filma osa dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak