Poesia musikatua gaur eta kontzertua bihar Seminarixoan

Xabier Urtzelai 2022ko mar. 18a, 11:49

Nerea Zuloaga, Mikel Etxaburu eta Izaskun del Cerro. Argazkia: Euskadi.eus

'Oroitzen hondarrak nota txikietan' lana erakutsiko dute gaur, egubakoitza, piano soinuz, kantuz, irudiz eta poemez lagunduta.

Gaur, egubakoitza –20:00, Seminarixoa–, piano soinuz, kantuz, irudiz, poema errezitaldiz eta argiztapen giro intimoaz osatutako ordubeteko emanaldia egingo dute Izaskun del Cerrok –pianoan– Nerea Zuloagak –kantuan–, Mikel Etxaburuk –poemak errezitatzen– eta Yera Sanchezek –irudiak–. Hain zuzen, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua da. Sarrerak, 8 eurotan, hemen.

Islabat zapatuan, Seminarixoan

Zapatuan, berriz –20:00, Seminarixoa–, Islabat taldeak kontzertua eskainiko du. Asier Olabarrietak etxean sortutako abesti sorta plazaratuko du eta ondoan izango ditu Andoni Alonso –baterian–, Jesus Jimenez – gitarra, sinteak, klarinetea, koruak– eta Aitzol Mujika –baxua, koruak–. Sarrerak, 8 eurotan, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak