Angiolillo liburutegia berrinauguratuko dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mar. 14a, 18:25

Patxi Irurzun idazle eta kazetariak Tratado de [h]ortografía liburua aurkeztu zuenekoa.

Bergarako Kartzela zaharreko Angiolillo liburutegiak laster hamahiru urte beteko ditu. Horrekin batera, 125 urte beteko dira Angiolillo hil zutela, eta horren baitan, liburutegia berrinauguratuko dute hilaren 17an. Gainera, martxoaren 19rako Fly Shit eta Gaizkiñe taldeen kontzertuak antolatu dituzte.

Bergarako Kartzela zaharreko Angiolillo liburutegiak laster hamahiru urte beteko ditu. "Ordutik 65 liburu aurkezpen inguru antolatu ditugu beste ekintza ezberdin batzuen artean. Azken urtean liburutegia berritzen eta txukuntzen aritu gara eta gai sozialei garrantzi gehiago ematea nahi izan dugu. Lana amaitu ondoren, ostegun honetan berrinauguratuko dugu eta larunbatean Fly Shit eta Gaizkiñe taldeen kontzertua egongo da", adierazi dute antolatzaileek.

Fly Shit taldeak 25 urte

Liburutegiaren berrinaugurazioa, eguen honetan izango da, 20:00etan. Zapatuan, berriz, Bergarako Fly Shit taldeak 25. urteurrena ospatzeko emanaldia eskainiko du Andoaingo Gaizkiñe taldearekin batera, 19:30ean. Sarrerak bost eurotan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak