Jakinarazi du otsailaren 25ean bidali ziela Alderdi Sozialistak deklarazio instituzionalerako proposamena bat EAJri eta EH Bilduri: "Negoziaziorako testu irekia zen, uste genuelako interesgarria zela talde guztien artean lantzea, adostasuna bilatuz eta joan den otsailaren 28an elkarrekin egindako ohiko osoko bilkuran irakurri ahal izateko, sinbolismo-karga handia izan zezakeelako. Hala ere, ez da posible izan".
Gaitzespena
Bergarako PSE-EEk, bere aldetik, gaitzetsi egin du Ukrainan gertatzen ari dena: "Putinen gobernuak Ukrainan egindako ekintza militar onartezinak, eta elkartasuna eta babesa adierazten diegu Ukrainako herritarrei". Gertakari oso larriak direla gaineratu du eta ezin direla zigorrik gabe geratu: "Potentzia nuklear batek nazioarteko legedia urratu du, ondoko herrialde baten inbasioa hasi du, eta errepresaliekin mehatxatu du erasotutako herrialdeari laguntzen dion beste edozein nazio. Putinek Ukrainari eraso dio. Are gehiago, Europako printzipioei eta balioei ere eraso die". Horregatik, diplomaziaren bidera itzultzea eskatu gura izan du "bakea berrezartzeko eta heriotza eta ondorio suntsitzaile gehiago saihesteko".
Oharra osorik hemen.