Organoak 36 tutu-joko ditu eta horietatik hamalau Bergaran geratuko dira garbiketa lanak baino ez dituztelako behar. Gainontzeko hamabi jokoak Lyonen dira, hauspoarekin, kontsolarekin eta goiko kaxa espresiboarekin batera.
30 hilabetez egingo dituzte konpontze eta eraberritze lanak Frantziako tailer espezializatuan. Adituak dira halako lanetan, baina prozedura luzea da eta aurreikuspena da eraberritze lanak 2024ko ekainera arte luzatuko direla.
Bergarako organoa balio handikoa da. 133 urte ditu eta Stoltz anaiek egindako organorik handiena da, baita jatorrizko egoeratik gertuen dagoena ere.