Gabonetako erosketa-bonuen kanpainak 150.000 euro baino gehiago mugitu ditu Bergaran

Mireia Bikuña 2022ko mar. 7a, 19:30

Askotariko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten Bergarako 47 establezimenduk hartu zuten parte ekimenean. Udalaren Sustapen Ekonomikorako sailetik kudeatzen den ekimena eskertu dute merkatariek.

2021. urte amaieran, Gabonen testuinguruan, egin zen Bergarako herritarrei zuzendutako erosketa-bonuen azken kanpaina, eta 150.000 euro baino gehiago mugitu zituen. Ekimenaren helburua da merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoa sustatzea, horretarako udalerriko hiri-ekonomia suspertuz eta tokiko establezimenduetan kontsumo kontzientea bultzatuz.

Udalak 30.000 euroko laguntza bideratu zuen ekimenera, eta herritarrek %20ko deskontua izan zuten  75 euro arteko erosketetan.

Kanpainari atxikitako establezimenduetan bakarrik

Aurreko kanpainetan ez bezala, azken honetan bonuak kanpainari atxikitako merkataritza establezimenduetan bertan bakarrik erosi ahal izan dira, eta hori ere "egoki baloratu" dute bi aldeek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak