Aritz Aizpurua: "Komertzioetan oso zaila ikusten dut erreleboa"

Jone Olabarria 2022ko mar. 4a, 12:55

Aritz Aizpurua, Ibargarai kaleko Joxan arrandegian, eguazten goizean.

Lo gutxi egitera ohituta, jai eta deskantsurako egun gutxi dituela aitortu du Aizpuruak, baina, hala ere, nahiago ditu arrandegia eta portua, tailerrean lan egitea baino

Aizpuruaren aitak ireki zuen, duela 25 urte, Bergarako Ibargarai kaleko Joxan arrandegia. Duela hamabost urtetik Super Amaran ere badute arrandegia. Aurretik, arrainaren negoziora lotuta zegoen Aizpuruaren familia, Deban betidanik izan dute-eta arrandegia. Betidanik ezagutu du negozioa; izan ere, tailerreko lana ez zuen gustuko. Goiz hasi zen portuetara joaten.

Zure jarduna goizean goiz hasiko da... Lan sakrifikatua duzu?

Egunero-egunero 03:30ean jaikitzen naiz. Eta domeka arratsaldeetan ere, esaterako, Ondarroara joaten naiz, jenero bila.

Deskantsurako egunik ez duzu?

Nik ez daukat halakorik; kar- kar. Egunaren arabera aldatzen da, baina Ondarroara, Pasaiara eta Oiartzunera joaten naiz jeneroaren bila, eta gero, banaketak egin behar, jatetxeetara eraman, eta egunero beste mila tramite.

Hori da lan honen okerrena? Zerbait ona ere izango du...

Ardurak dira okerragoak: zer jenero erosiko duzun, zenbat, iritsiko den, sobran izango dudan...Eta baita langileen kudea- keta. Onena, ez dudala nagusirik, ni neu naizela neure arduraduna. Onerako, baina baita txa rrerako ere. Baina, behintzat, kalean egoteko aukera ematen dit, mugitzeko, eta ez tailer batean sartuta egun osoa.

Debarra izanda, zergatik Bergaran arrandegia?

Gure aitak Deban zuen arrandegia, eta 15 urte nituenetik aritu izan naiz han laguntzen. Ibargaraiko etxeak eraiki zire-nean bertan lokal hau erosteko aukera izan zuen, eta Bergarako lokalaren ardura hartu nuen.

Noiz egiten duzue diru gehien hemen? Gabonetan?

Hori uste du jendeak, baina ez. Gabonetan egun fuerte pare bat daude, baina egun askotan itxita egoten da arrandegia, edo jendea nazkatuta hainbeste jateaz. Eguraldi txarra edo euria egiten duenean saltzen da gehien, urria eta azaroa izaten dira onak. Udan edo eguzkia bada, jendea kanpora joaten da, eta akabo.

Eta zer moduzko bezeroak dira bergararrak?

Herritarrekin eta jatetxeekin lan egiten dugu. Une honetan, partikularrengandik datorkigu negozioaren zati handiena; ja- tetxeen asuntoa gero eta okerrago dago. Bai hemen baita herri gehienetan ere. Hala ere, geroz eta gutxiago saltzen da, negozioa ez da lehen zena.

Negozio hauek badute erreleborik?

Ez. Arrandegian bakarrik ez, komertzioetan orokorrean oso zaila ikusten dut erreleboa. Izan ere, lan sakrifikatua dela esaten digute askok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak