Bergarako Harri Zuri Hortz Klinikan (Ibargarai hiribidea 21) odontologia zerbitzu orokorra eskaintzen diete bezeroei, inplantologia eta ortodontzia ardatz hartuta. "Profesionaltasuna eta bezeroekiko daukagun gertutasuna dira gure lantaldea definitzen duten balioak", nabarmendu du Yves Roosek, klinikako arduradunak.
Odontologia digitalean adituak dira eta hamar urte baino gehiagoko esperientzia dute arlo horretan. "Kamera digital bat erabilita, ahoa eskaneatzen dugu eta lortutako irudiekin koroak (zorroak) sortzen ditugu. Debagoien mailan lehenak izan ginen CEREC instalazioa ezartzen. Zorroak modu digitalean sortzeko diseinu makina bat da. Horrez gain, erradiografiak hiru dimentsiotan ateratzen dituen CBCT instalazioa edukitzen ere lehenak izan ginen bailaran", dio Roosek.
Zerbitzu osoa bezeroei
Bezeroei zerbitzu osoa eskaintzen diete Harri Zurin, "hasieratik bukaerara arte", arduradunaren esanetan. "Hau da, guztia egiten dugu: errehabilitazio konplexuen azterketak eta aho garbiketak egiten ditugu, hortzak berriztatzen ditugu, inplanteak ezartzen ditugu hortzak galdutako tokietan, hozkada zuzentzen dugu ortodontziaren bitartez eta, beharra izanez gero, odontologia estetikoarekin ere bai. Izan ere, beharrezkoak diren instalazio guztiak ditugu gure klinikan, baita zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den jakintza zabala ere".
Bezeroen ongizatea eta erosotasuna bermatzen jarraitzen gura dute hamargarren urteurrenean ere
Teknologiari dagokionez, hiru dimentsioko X izpiak dituzte – batzuek hortzetako TAC gisa ere ezagutzen dutena–. "Horrez gain, laser bat ere badaukagu, hortzoietan doikuntza zehatzak egiteko, inolako minik eragin barik. Gainera, sedaziorako teknika lasaigarriak ere baditugu, zaurgarriagoak izan daitezkeen bezeroentzat".
Lehen bisita egiterakoan, zer?
Hortz klinikara lehen aldiz doan bezeroari historia medikoa osatzen diote, hortzetako osasunari buruzko galderak eginda. Ostean, erradiografia panoramiko digitala egiten diote, hortzen eta hortzoien azterketa egin eta hozkada baloratzearekin batera. "Erradiografiak aztertu ostean, tratamendu plan bat egiten dugu, ahoa garbitzeko; hau da, hortzak garbitu eta balizko kariesak kentzeko". Era berean, lehen bisita hori inplanteak ezartzeko azterketa egiteko baldin bada, hiru dimentsioko erradiografia ateratzen diote bezeroari. "Baloratu dezakegu hortz galduen birjarpena egitea ere, irribarrearen hobekuntza estetikoarekin batera".
Aurten hamar urte
Esan moduan, aurten hamargarren urteurrena du Harri Zuri Hortz Klinikak, eta odontologia modernoan erreferente izaten jarraitu gura dute, gertuko zerbitzua eskainiz eta bezeroekiko enpatikoak izanda. "Beraz, uste dugu gure hamargarren urteurrena ospatzeko modurik onena dela gure bezeroen ongizatea eta erosotasuna hobetzen jarraitzea", dio Roosek.
Urteurrenarekin batera, espazio edo kabinete berri bat zabaldu dute, azterketak eta aho garbiketak "modu erosoagoan" egin ahal izateko eta larrialdiak artatu ahal izateko. "Horren helburua da hobeto antolatutako eta banatutako espazioak edukitzea klinikan, gure tratamenduak ahalik eta erosoenak izan daitezen eta bezeroen itxaronaldiak ahalik eta motzenak izan daitezen".
Lantaldeari erreparatuta, urtarrilaren 22az geroztik, langile bat gehiago daukate taldean: Bego Dominguez. Hala, gaur egun bost langilek osatzen dute Harri Zuri Hortz Klinika. "Bego laguntzen ari zaigu gure bezeroekiko arreta kudeatzen eta hobetzen. Esan moduan, gure bezeroek espazio handiago bat izango dutelako aurrerantzean".