Osakidetzako langileei elkartasuna erakutsi diete Bergarako pentsiodunek

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 1a, 10:46

Bergarako pentsiodunek bat egin zuten atzo, otsailak 28, Osakidetzako greba orokorrarekin, eta anbulatoriora joan ziren manifestazioan, "elkartasuna eta babesa" erakustera.

Pentsiodunen Mugimenduak bat egiten duela osasungintzako eskariekin adierazi dute: "Inbertsio, prestakuntza eta lan-talde handiagoa eskatzen dutenean, are gehiago sisteman sartzen direnak baino profesional gehiago erretiratzen ari direnean, eta langileen adina, batez beste, 50 urte denean". Era berean, aldarrikatu dute osasun publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta herritar guztientzako irisgarria.

Azken egunotan piztutako gerra ere salatu gura izan zuten atzoko ekitaldian: "Bakearen eta herrien subiranotasunaren alde gaude. Ukrainaren inbasioari ez, eta errusiar armada berehala erretiratzea da gure eskaera".

Ekitaldi bukaeran, gogoan izan zituzten duela berrogeita sei urte, martxoaren 3an, Gasteizen gertatutakoak: "Poliziak erail zituen bost langile eta ehunetik gora balaz zaurituak izan ziren".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak