Antzerako prozesuak egin izan ditu Udalak aurretik ere, besteak beste informatika materialarekin. Zozketan parte hartzeko interesa duten herritarrek, elkarteek edo taldeek aurrez eman beharko dute. Martxoaren 11ra arteko epea dago horretarako, data hori barne.
Bergaran erroldatutako pertsona fisikoek, irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek zein Bergaran egoitza duten pertsona juridikoek, kultura edo kirol elkarteek, herri-taldeek edo ongintzako elkarteek –ikastetxeak barne– izango dute eskaera aurkeztu aukera. "Adinez nagusia den eta jarduteko gaitasun osoa duen pertsona batek sinatu beharko du eskaera, horretarako prestatu den orria beteta eta baldintza-orriek jasotzen dituzten betebehar guztiak ezagutzen dituztela eta betetzeko prest daudela adieraziz", azaldu dute udaletik. "Eskatzaileak Bergarako Udalarekiko betebeharretan egunean egon beharko dira".
F0169B inprimakia beteta egin beharko da eskaera Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean. Bi aukera daude; udaletxeko B@Z bulegora bertaratuta edo telematikoki udal webgunearen bitartez. Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 11ra da, egun hori barne. Baldintzak, eranskina eta bete beharreko inprimakia eta prozeduraren berri hemen.