Eta aurten zer? ikuskizuna eskaini dute bart Bergarako Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak. Aratusteetako ohiko kontzertua berreskuratu dute, honenbestez, 2022ko honetan, aurtengoa erabat ohikoa izan ez bada ere. Bereziki zirraragarria izan da Orkestraren laguntzarekin Asier eta Eider Elorza aita-alabek abestutako Shallow. Kulunkako dantzariek lagunduta. Lady Gagak konposatu –beste batzuekin batera– eta From A Star Is Born filmean Bradley Cooper-ekin batera interpretatuz, 2018an mundu mailan arrakasta lortu zuen abestiak.
2022 ots 26 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.