'Licorice Pizza' pelikula: unibertso txikia

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko ots. 25a, 10:21

Paul Thomas Anderson Los Angelesen kokatzen da, joan den mendeko 70eko hamarkadaren hasierako urteetan, Gary izeneko 15 urteko mutil baten eta Alana izeneko 25 urteko neska baten arteko laguntasun eta amodio harremanak kontatzeko.

Bien adinak ikusita, batek baino gehiagok pentsa dezake kutsu labaineko film baten aurrean gaudela, baina ez dago horren izpirik ere. Era berean, pentsa genezake filmak ukitu kostunbrista izango duela eta garai hartako erretratu zehatza izango dela. Baina hori ere ez. Thomas Andersonen unibertsoa eta bertan mugitzen diren pertsonaiak nahiko bitxiak izaten dira. Kasu honetan, 15 urteko gaztea aktorea da eta negozio askotan sartuta dago. Hura helduen munduan mugitzen da, baina gaztediaren ilusioa eta argia mantentzen ditu. Eta 25 urteko neskaren portaerak, berriz, kontzienteagoa izanik, gaztediaren ukitu desantolatua dauka. Bien arteko adin diferentzia nahiko nabarmena denez, euren harremanek gorabehera askotxo izango dituzte, eta, hain zuzen ere, horien lekuko izango gara.

Thomas Andersonen filmak ederrak dira. Enkoadraketak, kamera mugimenduak... Koloreen, abestien eta musikaren erabilerak bikainak dira. Irudiek eta soinuek zuzendariaren unibertso bitxira eramango gaituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak