Abian da Koldo Eleizalde lehiaketaren 37. edizioa

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 22a, 19:58

Koldo Eleizalde lehiaketaren iazko edizioko sari banaketako une bat. (Argazkia: Goiena)

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, martxan da Koldo Eleizalde lehiaketa. Apirilaren 28ra arte aurkeztu litezke lau genero edo multzotan bereizi dituzten lanak: ipuin idatzi eta poesia, komikia, bertsoa, eta kontakizuna eta interpretazioa. Ekainaren 11an egingo da sari banaketa ekitaldia, Seminarixoan.

Gaur ireki dute Koldo Eleizalde lehiaketaren 37. edizioan parte hartzeko aukera. Bergaran jaio zein bizi, ikasi edo lan egiten duten herritarrentzat antolatzen du 1986az geroztik sariketa Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Apirilaren 28ra bitarte, lau genero edo genero-multzotako lanak aurkeztu ahal izango dituzte adin taldeka bereizita dauden kategorietan parte hartzen duten herritarrek:

  • Ipuin idatzia eta poesia
  • Komikia
  • Bertsoa
  • Kontakizuna eta interpretazioa (antzerki, podcast, ipuin-kontaketa zein umorezko pasadizoen kontaketa)

Molde bakoitzak duen berezitasunak aintzat hartuta, formatu desberdinetan aurkeztu beharko dira lanak. Zehazki, entzunezko zein ikus-entzunezko grabazioak webgunearen bitartez aurkeztu beharko dira, ondoko galdetegia betez eta artxiboak erantsiz. Testu idatzian egindako lanak, aldiz, aipatutako galdetegiaren bidez aurkeztu litezke, baita fisikoki Bergararren Arretarako Zerbitzuan ere. Lehiaketaren oinarri guztiak ondoko webgunean kontsultatu daitezke.

Sari banaketa, Seminarixoan

Pasa den urtean sari banaketa modu presentziala zein digitala uztartuz egin ostean, aurtengorako jarri dute jada zita antolatzaileek. Gauzak ondo bidean, ekainaren 11an jasoko dute errekonozimendua saridunek, 12:00etatik aurrera Seminarixoan egingo den ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak