Arratsaldean beste agur saio bat egingo diote. 20:00retan hasita, Bergarako parrokiako koruak, Musika Eskolak eta Txistulari Bandak eskainitako kontzertua egingo da, San Pedron. Behin agur ekitaldiekin amaituta, organoa desmuntatu eta Lyongo Michel Jurine etxera eramango dute. Gauzak ondo bidean, 2024ko ekainean organo eraberritua Bergaran bueltan izatea aurreikusten dute.