Azaldu dutenez, Alberto Alonso bozeramaile sozialistak eta Juan Chups Bergarako PSE-EEko idazkari nagusiak lekua bisitatu zuten atzo arratsaldean, "egonkortze eta neutralizazio jarduerak zein egoeratan dauden zehazki ezagutzeko asmoz". Sozialistek zehaztu dutenez, bidegorriko hiru puntu dagoeneko irekita egongo zirela adierazi zuen Udal gobernuak eta gaur-gaurkoz itxita jarraitzen dute.
Auzotarrendako "buruhauste bat" dela diote, eta egonkortze lanak "lehenbailehen" egitea exijitu dute: "Gure ustez, obra konplexua da. Aitzitik, funtsezkoa da lanak egitea Boluko mendi-hegalari eusteko, lur-irristatzeak eta luiziak saihesteko, bertan bizi diren zazpi familien segurtasuna arriskuan egon ez dadin, eta, gainera, pertsonen joan-etorria babesteko, bidegorrian harriak eror baitaitezke”.