Urtero egiten da Erosketak azokan ekimena, baina aurten berrikuntza batekin, izan ere, Mireia Alberdi eta Alazne Basterra herriko nutrizionistak eskola guztietan egon dira LH4. mailako ikasleekin fruten eta barazkien kontsumoa lantzen.
Elikadura osasuntsua eta azoka lotzen dituen ekimena izanik, Udaletik zehaztu dute sortu berri den elikadura mahaiaren barruan ere koka daitekeela proiektua: "Bertakoa, hurbilekoa, gure baserritarrena eta konfiantzazkoa erosteaz gain, fruta eta barazkien kontsumoan pausu bat aurrera eman nahi izan da".