Ander Etxanizen 'Zein tarte laburra!' erakusketa Aroztegin martxoaren 6ra arte

Jone Olabarria 2022ko otsailaren 17a

Aroztegiko eskaintzaren barruan, Ander Etxaniz Altube artista oñatiarraren pintura erakusketa egongo da ikusgai bihartik martxoaren 6ra arte. Kolore eta formei protagonismoa emanda, oroitzapenetatik eta bizipenetatik sortutako lana da margolariarena.

Asteartetik ostiralera 18:00tatik 20:30etara, zapatuetan 12:00-14:00 eta 18:00- 20:30 arteko tartean eta domeka eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik erakusketa Aroztegin.

Aroztegin ikusgai dagoen Etxanizen lanetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak