Ekimen legegile honek pertsona atzerritarren ez-ohiko erregularizazioa eskatuko du, lan- eta egoitza baimena lor dezaten. Azken datuen arabera, Espainiako estatuan 390.000 eta 470.000 pertsona artean bizi dira modu irregularrean, horien herena adin txikikoa izanik. "Egoera irregularrean bizi diren pertsona hauei eskubide sorta mugagabe bat ukatzen zaie. Egoera hau harik eta nabarmenagoa eta lazgarriagoa izan da pandemia garaian. Dinamika honek zaurgarritasun eta babesgabetasun espiral bat sortzen du egoera irregularrean bizi diren pertsonentzat, gizarte bazterkeria handitzen duena eta gizarte osoan eragina duena", diote ekimenaren deitzaileek.
Hori horrela, egoera horri "buelta emateko mekanismoak" bilatu behar direla diote, eta marko horren baitan ipini dute martxan herri-ekimena.
Bergaran egingo den bilketaren antzekoa egingo dute Hernanin, Donostian eta Errenterian.