Herritar guztientzat zabalik dagoen doako zerbitzua da Gelditzeke, eta bizitza-estilo aktibo eta osasungarria bultzatzeko helburua du. Diputazioak eta Jaurlaritzak elkarlanean sortutako Mugiment programan dauka jatorria.
Zerbitzua jaso nahi duen pertsonak txanda eskaera egin behar du Agorrosinen telefonoz edo helbide elektronikoz. Zerbitzua, martitzenetan emango da, 10:00etatik 14:00etara Agorrosinen bertan, eta 15:00etatik 16:00etara anbulatorioan.