Antzuolan bizi den Joseba Erostegi Bidaguren Eltzikorta-k ia 23 urte egin zituen kartzelan, eta azken urteetan gaixotasun larri bati aurre egin behar izan zion eta kolon zatia kendu behar izan zioten.
Fernando Arburua Iparragirre zugarramurdiarrak ere 23 urte egin zituen kartzelan eta Jaiki Hadiko kidea da; elkarte horrek presoei osasun arreta eskaintzen die, eta besteak beste, medikuak eta psikologoak batzen ditu.
Pili Garcia bergararrak gidatuta, besteak beste, larriki gaixo dauden presoen egoera zein den izango dute hizpide otsailaren 15ean, Olaso dorrean (18:30).
Eguaztenean dokumentala
Hurrengo egunean, ostera, Lander Garro donostiarrak zuzendutako Tipularen sehaska kanta eskainiko dute Seminarixoan (20:00). Kartzelan gaixo egon behar izan duten hainbaten ahotsa jaso du.