Omango Tourrean izango da Julen Irizar

Xabier Urtzelai 2022ko ots. 9a, 09:28

Julen Irizar –eskuman– eta Goikoetxea, atzean, Mallorcako Itzulian. Argazkia: Euskadi Fundazioa.

Euskaltel-Euskadik lehen aldiz egingo dio aurre Omango Tourrari. Bihar, eguena, hasi eta datorren asteartera arte sei etapa izango ditu lasterketak. Antonio Angulo, Joan Bou, Carlos Canal, Peio Goikoetxea eta Julen Irizar txirrindulariak gidatuko ditu David Echavarri kirol zuzendariak.

Azken bi urtetan lasterketa bertan behera egon eta gero, datozen egunotan jokatuko dute Omango Tourra. Lasterketa UCI Pro Series-en parte da eta ASOk antolatzen du. Hala, talde laranjak errepidean maila ona erakutsita eskertu nahi du gonbidapena jaso izana. Lasterketan 18 taldek parte hartuko dute, zazpi WorldTourrekoak, bederatzi ProTeam kategoriakoak, talde kontinental bat eta Omango selekzio nazionala. 

Seigarren denboraldia profesional modura

Bada, Julen Irizar da talde laranjak Omanerako aukeratutako ziklistetako bat. Bergararrak (26 urte) seigarren denboraldia hasi du profesional modura eta iaz gozatu ez zuena gozatu nahi du aurten. Bestela ere urte garrantzitsua da Bergarakoarendako, kontratua amaitzen duelako. Baina, horregatik itsutu baino, bizikletaz gozatu eta benetako maila erakustea da gura duena. Hori eginda, bestelakoak etorriko dira. Hasteko, urtarril amaieran Mallorcako Itzulian ihesaldietako saltsan ibili zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak