Urteko batzarra egin zuen atzo Bergarako triatloi taldeak, eta Patxi Torres Antxintxikako kideak azaldutakoaren arabera, diru-kontuez, arropa berriaz eta bestelako ohiko puntuez jardun zuten.
Bestetik, argazkia ere egin zuten Agorrosinen. Duela bi urte eratu zuten sekzio egokitua, eta zazpi kirolari horietako bi agertu ziren atzo, lehenengo aldiz, talde argazkian.
Pandemiaren ostean, ohiko lehietara itzultzea espero dute Antxintxikako kideek. "Bi urte hauek arraro samarrak izan dira; kirolari batzuk apur bat deskonektatu egin dira. Espero dugu ohiko jardueretara indartsu bueltatzea", azaldu du Torresek.