Gabonetan dute ohitura Angiozarko bizilagunek trikiti eta pandero doinuek lagunduta kantuan irteteko, baina azken bi urteetan bertan behera utzi behar izan dute. Santa Ageda inguruan ez dute ohitura errotuta, baina moduren batean tradizioa mantendu gura izan dutela azaldu dute bertako bizilagunek: "Gabonetan baserriz baserri joan izan gara, baina pandemiak eraginda, 2020 eta 2021ean ezinezkoa izan da. Egoera berri honetan, eta Gabonetakoari buelta emateko asmoz, kantura irten gara. Behin hasita orain urtero eutsi beharko diogu ohitura honi ere".