Martxoaren 8a landuko da bilera horretan baina beste kontu batzuetara ere zabalik egongo da. Ordu eta erdi iraungo du eta osasun egoeragatik ez dute adin txikikoen zaintza zerbitzurik eskainiko. Baina kontziliazioa errazte aldera bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da. Horretarako berdintasuna@bergara.eus helbidean egin behar da eskaera.
Bergarako Udalak 2018ko otsailean hartu zuen Berdintasun Kontseilua sortzeko konpromisoa eta horretarako "ezinbestekotzat" jo du bilgune hori berdintasunaren alde lanean ari diren pertsona eta elkarte guztiekin elkarlanean jardutea: "Denon artean landu behar delako berdintasuna".